LGBT+fobiaren aurkako mozioa onartu du udalbatzak

1990eko maiatzaren 17an Munduko Osasun Erakundeak homosexualitatea gaixotasunen nazioarteko zerrendatik kendu zuela oroitzen da egun honetan; izan ere, orientazio honen despatologizazioan eta aniztasun afektibo-sexualaren onarpenean aurrerapauso garrantzitsua izan zen.

Hala ere, kolektibo honetako pertsonek oraindik ere diskriminazio egoera ezberdinak pairatzen dituzte, eta ondorioz, beharrezkoa da horren aurka borrokatzen jarraitzea. Egun honen helburua LGBT+ kolektiboko pertsonek jasaten dituzten eskubide urraketak eta indarkeriak salatzea da, baita pertsona hauen eskubideen alde egin beharreko lanarekiko interesa piztea ere. Jendarte osoaren erantzukizuna da diskriminazio eta indarkeria mota guztien aurka borrokatzen jarraitzea.

Zizurkilgo Udalak bat egiten du LGBT+fobiaren aurkako nazioarteko eguneko aldarrikapenekin, eta konpromisoa hartzen du lanean jarraitzeko errespetuan eta berdintasunean oinarritutako jendartea eraikitzeko.

Dei egiten dugu maiatzaren 17aren bueltan antolatu diren ekimen eta mobilizazioetan parte hartzeko, eta amaitzeko, LGBT+ pertsonen bizitzak egunerokotasunean bizigarriak izateko, lan eta borrokatzen ari diren kide eta kolektibo guztiak aitortu nahi ditugu, harrotzeko moduko mugimendua osatzen dugulako. Gure bizitzek balio dutelako, stop LGBT+fobia!

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.